XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
41. 25 egunetan 12 langilek lan baten 4/7 egin zuten, orduan lau gaixorik jarri ziren.
Zenbat denbora behar izan zuten besteek lana bukatzeko?
42. Gizon bati bere adinaz galdetu ondoren, erantzun zuen: nere adinaren 4/5 eta 3/7 arteko diferentzia 9 urte 1/2 dira.
Zein zen bere adina?
43. Hiru lankidek 6 hilabetetan egindako irabazia banatzen dute: lehenengoak 2/7 hartzen ditu: bigarrenak, 3/5 eta hirugarrenak gainontzekoa.
Zenbat tokatzen zaio bakoitzari, lehenengoak 684.500 pezeta baditu?
44. Gizon batek baratze bat erosi zuen hesiorma batez inguraturik, honen balioa baratzearen erosneurriren 3/16 izanik.
Aurki ezazu baratzearen erosneurria eta hesiormaren balioa, biek batera 1.026.000 pezeta balio dutela jakinik.
45. Gizon batek 240 metro oihal ordaintzeko nahiko dirurik ez eta erosterakoan bere balioaren 1/4 ordaintzen du; etxera joan eta dendariari 5.000 pezeta bidaltzen dizkio, horrela 2/3 ordaintzeko gelditzen zaizkiolarik.
Aurki ezazu metro oihalaren salneurria.
46. Luzeran 2 metro 1/3 eta zabaleran 1 metro 1/5eko biltegi bat ikatzez beterik dago 1,10 metro goiera arte.
Zenbat balio du ikatz horrek kiloak 37 pezeta balio baditu?